palmirera
iz. Hizkl. Palmira hirian K.a. III-II. mendeetatik K.o. 272. urte inguruan erromatarrek Palmira menderatu zuten artean erabili zen idazkera semitikoa. Palmirera arameeraren alfabetotik sortua da; 22 letrak osatzen dute eta eskuin-ezker idazten zen. Palmirerazko idatziak Palmiran, Egipton, Palestinan, Afrika Iparraldean, Itsaso Beltzaren kostaldeko herrietan, Italian, Hungarian eta Ingalaterran aurkitu dira; zaharrena K.a. 44. urtekoa da eta azkena K.o. 274koa.