Britainiar margolaria (Londres, 1805 - Redhill, Surrey, 1881). William Blakeren ikaslea izan zen. Mistizismo handiko lanak egin zituen; sinboloz aberastutako ikuspegiak landu zituen bereziki. Haren obrak eragin handia izan du margolari moderno neoerromantikoengan.