Palmero de Gregorio, Alfredo
Espainiar margolaria (Almodóvar del Campo de Calatrava la Nueva, Ciudad Real, 1901 - Bartzelona, 1991). Margotzen bere kabuz ikasi zuen; berak zioenez, Sorolla, Romero de Torres eta Cecilio Pla pintoreak izan zituen maisu. Lehen erakusketa 1922an egin zuen Ciudad Realeko Kasinoan, eta 1960an bere izena daraman museoa sortu zuen bere jaioterrian. 1937az geroztik Bartzelonan bizi izan zen, bertatik hobeto bidera baitzezakeen bere ibilbide profesionala: erakusketa ugari egin zituen Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetan. Estiloari dagokionez, inpresionisten eragina zuen artista akademizistatzat har daiteke; paisaiak margotzeko joera zuen, betiere estilo hark inposatutako arauen barruan. Koloreak konbinatzeko zuen gaitasuna oso estimatua zen. Bere obra bi mila margolan eta grabatu baino gehiagoz dago osatuta.
- Palmer lurraldea
- Palmer, Edward
- Palmer, Lilli
- Palmer, Samuel
- palmer
- Palmero de Gregorio, Alfredo
- Palmerston
- Palmira
- palmirera
- palmitiko, azido
- palmondo