Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palolo

iz. Zool. Poliketoen klaseko eunizidoen familiako zenbait harren izena. Bi mota dira batez ere ezagunak, Eunice viridis, kolorez berdea, eta Ozeano Barean, Fiji eta Samoa uharteetan bizi dena, eta Eunice fucata Antilletako itsasoan, azpi koraldunetan bizi dena. Ugaltzeko oso era berezia dute; horretarako garaia iristean paloloaren uzkialdea, obuluak eta hazia daramatzana, harengandik bereizi eta urgainera irteten da eta beldarrak sortzen dira. Palolo amari uzkialdea berriz hazten zaio gero.