Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palmerston

(Henry Temple, 3. bizkondea). Britainiar politikaria (Broadlands, Hampshire, 1784 - Brocket Hall, Hertfordshire, 1865). Bi bider izan zen Kanpo Arazoetako ministroa (19830-34; 1835-41), eta kargu horretatik konstituzio liberalaren alde egin zuen, bai Britainia Handian bai atzerrian. Lehen Ministroa ere izan zen (1855-58; 1859-65); Krimeako gerra indarrez jarraitu zuen, Italiaren batasuna bultzatu zuen eta Indiako matxinada deuseztatu zuen. Palmerstonen diplomaziak, gogorra izanik ere, Britainia Handiaren izen ona areagotu zuen.