palmondo
iz. Eskualde beroetako zuhaitz enbor-luzea (Phoenix dactylifera, etab.). v Kanarietako palmondoa (Phænix canariensis). Luma baten itxurako hostorriak 5 m inguru luzeak dituena, eta 20 m inguru luze egin daitekeena. Enbor soila eta mehe samarra izaten du. Lorea dioikoa du, zuhaitz txiki baten antzera adar-txikietan banatzen dena. Fruitua arrautza egiturakoa eta hori marroixka izaten du, jateko baliorik gabea. Berez Kanariar Uharteetakoa da, baina Mediterraneo inguruko lurralde guztietara zabaldua dago gaur; bide ertzak eta kaleak apaintzeko erabiltzen da. v Palmondo arrunta edo datil-palmondoa (Phœnix dactylifera). ik. datilondo. v Azukre-palmondoa (Arenga pinnata saccharifera). Malaysian hazten dena eta 12 m inguru luze egiten dena. Palmondo mota honen izerdia arrack ardoa egiteko erabiltzen da. Ardo hori lurruntzen utziz palmondo-azukrea lortzen da. v Olio-palmondoa (Elæis guineensis). Afrikako tropiko aldeko eskualdeetan hazten dena. Hego Ameriketan ere zabaldua dago gaur. 5-10 m luze egin daiteke. Palmondo arruntaren antzeko hostorriak ditu. Fruitu oliotsua du. v Txinako palmondoa (Trachicarpus fortunei). Enbor luze mehea, 15 m inguru garaia, eta abaniko egiturako hostorri zabalak dituena. Berez Txinako hegoaldekoa da, baina Europan ere nahiko zabaldua dago; parketako apaingarri gisa erabiltzen da. v Palmondo erregea (Roystonea regia). Palmondoetan garaiena (30 m inguru luzea), Ameriketan Estatu Batuetako hego-ekialdean, tropikoaldeko lurraldeetan eta Indiako mendebalean hazten dena. Enborreko azala porlanaren kolorekoa izaten du eta hostoak luma itxurako luzeak. Apaingarri gisa lantzen da. v Palmondo nanoa (Chamærops humilis). Enbor laburra, 2 m inguru luzea, abanikoaren egiturako hosto zabal biribilak, enbor-buruan arrosaren antzera eratuak eta mizpiraren itxurako fruitu hori gorrixkak dituena. Mediterraneo itsasoko uharteetan, Marokon, Aljerian eta Tunisiako iparraldean hazten da.