Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paleoterio

iz. Zool. Eozenoaren bukaera eta Oligozenoaren hasiera aldeko ugaztun batzuen izena. Gorpuzkeraz perisodaktiloen antzekoak ziren, eta ordena horretan sartzen dira. Hankak lau apokoak zituzten, leku zingiratsuetan ibiltzeko egokiak. Europan bizi izan ziren. Gaur Palæoterium zientzia izenez ezagutzen dena nahiko txikia zen arren (75 cm inguru garaia), izan ziren errinozeroaren neurrikoak ere. Tapir baten antza zuen Palæoterium-ak. Muturra tronpa itxurakoa zuen eta lurrean uxarrean eginez ateratzen zituen landare sustraiak jaten zituen.