Paleozoiko
Geol. Kanbriarraurrearen eta Mesozoikoaren arteko geologia aldia. Lurreko hiru geologia aldi handietan lehena; Paleozoikokoak dira izaki bizien lehenengo aztarnak. Bi aldi bereizten dira Paleozoikoan: Behe Paleozoiko, Kanbriar, Ordoviziar eta Siluriar aldiak hartzen dituena, eta Goi Paleozoikoa, Devoniarra, Karboniferoa eta Permiarra hartzen dituena. Orogenia mugimendu asko izan ziren eta izaki bizi berriak sortzeko eta garatzeko baldintza oso egokiak. Animaliei dagokienez, Paleozoikoaren hasieran, Behe Paleozoikoan ornogabeak soilik bizi izan ziren, trilobiteak eta graptoliteak besteak beste, baina geroago trilobiteak eta graptoliteak desagertu eta lehen ornodunak, arrain ziklostomoak, narrastiak eta anfibioak agertu ziren. Landareei dagokienez, Lurreko lehen landareak agertu ziren; hasieran oso gutxi ziren, alga zianofizeoak soilik, baina Paleozoiko aldiaren amaierarako landare klase gehienak, angiospermoak izan ezik, agertuak ziren.