paleopatologia
iz. Med. Fosilak eta momiak aztertuz antzinako eritasunak ikertzen dituen jakintza. Paleopatologiak aurkitu duen gaitzik zaharrena osteoma bat da, Roy Moodie-k aurkitua, Wyoming-en, dinosauro baten isatsean. Bestalde, traumatismoen ondorioz puskatutako hezur ugari aurkitu dira, eta, Egiptoko momietan, eritasun batzuen diagnosia egin da: osteoartritisak, hezueria, giltzurrunetako litiasiak, Pott-en gaitza, etab.