Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paleomagnetismo

iz. Geol. Antzinako Lurraren eremu magnetikoa, eta geologia aldietan horrek izan zuen bilakaera aztertzen dituen jakintza.  v Lurreko eremu magnetikoak aldi desberdinetan izan dituen aldaketak zehazteko, lurpeko harri geruza zaharrek dituzten mea ferromagnetikoak ikertzen ditu paleomagnetismoak, horiek kristaltzeko unean Lurreko eremu magnetikoaren norabidean orientatzeko joera dutenez. Hala, harri geruzak eta jatorriz itsas hondoko bizkarretatik sortuak diren lurrazaleko materialak aztertuz, Lurrak geologia aldietan izan duen polaritatea eta horren bilakaera ezagutu daitezke. Harri geruzen magnetismoa aztertuz jakin dute geologoek nola higitu diren lurrazaleko plaka handiak denboran zehar; hortik sortu da plaken tektonikaren teoria (ik. geologia) eta kontinenteen higiduraren nondik norakoa argitu ahal izan da. ik. kontinente.