Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pala

Bengalako dinastia hindua. 750. urtean sortu zen, eta 765-1086 urteetan dinastia honetako errege budisten agindupean egon ziren Bengala eta Bihar. Pala artea sortu zuen dinastia honek, Nepalgo eta Tibeteko forma askoren oinarri izan zena. Delhiko musulmanek desagertarazi zuten dinastia hau; Senatarrak izan ziren ondorengoak.