Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pakizefalosaurido

izond. Zool. Narrastien klaseko izen bereko familiako animaliez esaten da. Kretazeoan bizi izan ziren. Ipar Ameriketan eta Mongolian aurkitu dira narrasti mota horien fosilak. 3 m inguru luze ziren. Isatsa eta atzeko hankak oso sendoak zituzten eta aurreko hankak aldiz, motzak eta meheak. Burugaina konkortua zuten. Pakizefalosaurido mota batzuek hezurrezko ezten zorrotzak zituzten buruaren bi alboetan. Besteak beste, pakizefalosauroa, estegozerasa eta prenozefaloa sartzen dira familia honetan.