Pakomio, santua
(Gr. Pakhoumios). Kristau zenobiten erakundeen sortzailea (Goi Egipto, 286 - 346). Kristau bihurtu eta Serapis-en tenplu baten hondakinetan bizi izan zen; Tabennesiko komunitatean zegoela zehaztu zituen monasterioan bizitzeko oinarriak. San Jeronimok ezagutarazi zituen koptoz idatzitako arau haiek. Eragin handia izan zuten San Pakomioren arauek hasierako fraide kristauen komunitateetan.
- pakisalpingitis
- pakisandra
- Pakistan
- pakistandar
- pakizefalosaurido
- Pakomio, santua
- paku
- Pakula, Alan
- PAL
- Pala
- pala