pakisandra
iz. Bot. Buxazeoen familiako belar landare batzuen genero izena. Genero honek lau landare mota biltzen ditu bere baitan. Hostoak arrautza egiturakoak eta horztunak dituzte, adarren inguruan txandaka antolatuak. Loreak sexu banakoak eta lore-hostorik gabeak dituzte, eta fruituak lehorrak, kusku egiturakoak eta azal distiratsukoak. Asiako sortaldean eta Estatu Batuetan hazten dira. Txinan eta Japonian landare apaingarri gisa erabiltzen da zenbait pakisandra mota.