Oxford-eko higikundea
XIX. mendean Oxfordeko unibertsitatean sortu zen erlijio higikundea. Helburua anglikanismoan zenbait berrikuntza egitea zuen; parlamentuak eliza anglikanoan zuen aginpidea eta liberalismoaren indarra murrizteko eta arrazionalismoari aurre egiteko ahaleginak egin zituzten. Higikundea elizgizon eta intelektual anglikanoek osatzen zuten; kide nagusiak Pusey, Newman eta, batez ere, Keble izan ziren. Kide asko katoliko egin ziren, baina anglikano izaten jarraitu zutenek beren elizan berrikuntzak egiten ahalegindu ziren.
- oxalidazeo
- oxaliko, azidoa
- oxazido
- Oxenstierna, Axel
- Oxford
- Oxford-eko higikundea
- oxhidriko
- oxhidrilo
- oxiazetileniko
- oxidagai
- oxidagaitz