Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oxidagaitz

edo oxidaezin. izond. Kim. Ezin oxida daitekeena.  v Oxidazioaren kontrako erresistentzia handia duten metal eta aleazioak dira oxidagaitzak. Erresistentzia hori airearen oxidazioaren, nahiz tenperatura beroetan, isurkari ingurunean edo gatz disoluzio batean gertatzen den oxidazioaren kontrakoa izan daiteke. Altzairuen artean ezagunak dira altzairu oxidagaitzak. Hauen osaera era askotakoa izan daiteke, baina osaera ohikoena % 18 kromo eta % 8 nikel duena da. Labanak, kimika industriarako aparatuak, eta mekanikan, itsasontzigintzan eta aeronautikan behar diren atalak eta xaflak egiteko erabiltzen dira. Urrea, iridioa, platinoa, paladioa, tungstenoa, nikela eta kromoa metal oxidagaitzak dira beren gainazalean geruza babesle bat eratzen zaielako. Aleazio oxidagaitz asko badira: inkonela, monela, ferronikela eta abar.