oxhidriko
izond. Kim. Hidrogenoz eta oxigenoz osatutako gaiez esaten da. v Gas oxhidrikoa. Hidrogenoz eta oxigenoz osatutako nahastea; erretzean gar urdinxka du, eta bero handia igortzen du. Errekuntza soldagailu baten muturrean gertatzen da; soldagailu hori bi hodiz osatua dago, eta gasa hodi horietatik iristen da garrera. Gas oxhidrikoaren bero ahalmena Drummond-ek erabili zuen lehen aldiz, 1820ean. Garraren tenperatura oso handia da (2.250 °C), eta metalgintzan erabiltzen da. 160 mm-ko lodierako xafla solido bat 10 minututan ebaki daiteke gas oxhidrikoaren bidez, zerra mekaniko batekin bezain erraz.