oxalidazeo
izond. Bot. Jeranialen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Kotiledoi biko landareak dira, gehienak belar egiturakoak; bakanak dira zuhaixka edo igokari egiturakoak. Estipularik gabeko hostoak dituzte, zurtoinen alde batera eta bestera txandaka antolatuak, eta orrazi-hortzen antzera eratutako zainekikoak. Loreak sexu banakoak dituzte, banaka edo sortaka antolatuak, eta bost hostokoak. 3 genero eta 900 mota inguru biltzen dira oxalidazeoen ordenaren baitan. Tropiko inguruko lurraldeetako landareak dira berez, baina zenbait mota beste lurraldeetan ere zabaldua dago, barrabas-belarra, adibidez.