Owens, Jesse
(Jaiotza izenez, James Cleveland Owens). Estatu Batuetako korrikalaria (Danville, Alabama, 1913 - Phoenix, Arizona, 1980). Ohioko unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, 1935eko maiatzaren 25ean, munduko lau marka lortu zituenean egin zen ezaguna. Hurrengo urtean Berlingo Olinpiar Jokoetan urrezko bost domina lortu zituen eta Hitlerrek ariar arrazaren “nagusitasuna”-ri buruz zuen teoria zapuztu zuen nazien beraien aurrean.