Overbeck, Johann Friedrich
Alemaniako margolaria (Lübeck, 1789 - Erroma, 1869). Pintura ikasketak Lübeck-en eta Vienako akademian egin zituen. 1809an beste margolari gazte batzuekin batera San Lukas anaiartea sortu zuen. 1810ean taldekideak Erromara joan ziren, San Isidoro komentuan finkatu zuten egoitza, elkarrekin bizi izan ziren eta “Nazarenoak” izeneko taldea sortu zuten. Overbeck antzinako kristautasunaren aldekoa zen, arteak erlijioaren zerbitzuan egon behar zuela uste zuen eta erlijiozko gaiak landu zituen, batez ere. 1813an katoliko egin zen. Quattrocentoko margolariak miresten zituen, Fra Angelico, Perugino eta Rafael bereziki. Overbeck-en eragina nabarmena izan zen XIX. mendearen bukaerako erlijiozko pinturan. Lan nagusiak: Erromako Casa Bartholdy-ko (1816-1817) eta Casino Massimo-ko (1817-1827) freskoak; San Frantziskoren arrosaren miraria (1829), freskoa; Kristo Jerusalemen sartzen (1824); Italia eta Germania (1828); Erlijioaren garaipena arteetan (1840); Familiaren erretratua (1820-1830).
- Oudry, Jean Baptiste
- Ouedraogo, Idrissa
- Ouellette, Fernand
- Ousmane, Sembene
- output
- Overbeck, Johann Friedrich
- Øverland, Arnulf
- Ovidio Nason, Publio
- Oviedo
- Owen, Robert
- Owens, Jesse