Ollero, Carlos
Espainiar legegizona eta politikaria (Carrion de los Condes, Palentzia, 1912 - Madril, 1993). Katedraduna zen Estatu Teorian eta Zuzenbide Konstituzionalean. Behin baino gehiagotan erbesteratu behar izan zuen sozialista izateagatik. Garrantzi handiko papera jokatu zuen frankismoaren bukaeran, eta zerikusi handia izan zuen 1978ko Espainiako Konstituzioaren idazketan.