Oller y Moragas, Narcís
Katalan idazlea (Valls, 1846 - Bartzelona, 1930). Kataluniako eleberrigile nagusietakoa da. Hasieran gazteleraz idatzi zuen baina 1877ko Lore Jokoen ondoren katalanez idazten hasi zen. Eszeptizismoa erakutsi zuen bere lanetan, eta higikunde naturalistaren alde agertu zen, baina bete-betean hartan sartu gabe, bere sentimentalismoa zela eta. Lan erromantikoak idatzi zituen, sentimentalak eta moralzaleak. Obra aipagarriak: Croquis del natural (1879), La papallona (1882), L’escanyapobres (1884), Vilaniu (1885), La febre d’or (3 ale 1890-92), Pilar Prim (1906), La bufetada (1884), La bogeria (1894), Memòries literàries, hil ondoren argitaratua (1962).
- Ollaran
- Ollaran
- Ollaran
- Ollargan
- Ollate
- Oller y Moragas, Narcís
- Ollero, Carlos
- Olleta
- Ollier, Claude
- Ollin
- Ollivier, Emile