Ollier, Claude
Frantses eleberrigilea (Paris, 1922). Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat da; objektibotasuna eta ohiko kontakizun moldeetatik ihes egin nahia dira haren lanetan antzematen diren ezaugarri nabarmenenak. Marokon egon da urte askoan, administrazio karguen arduradun. Haren lan nagusiak: La mise en scène (1958), Le maintien de l’ordre (1961), Eté indien (1963), Enigma (1973), Fuzzy sets (1975).