Ollivier, Emile
Frantses politikaria (Marseilla, 1825 - Saint-Gervais-Les-Bains, 1913). Diputatu errepublikarra 1857tik 1863ra. II. inperioaren oposiziokoa izan zen hasieran baina Napoleon III.arengana hurbilduz joan zen pixkanaka, eta haren gobernuko Lehen Ministro izatera iritsi zen. Administrazioa berritzeko ahaleginak egin zituen eta Frantziaren eta Prusiaren arteko gerra piztu zuten gertakarien aurrean hotz jokatu zuen. 1870ean bere kargua kendu zioten, gerrako lehen hondamendien ondoren.