Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olleta

Nafarroako Leotz udalerriko kontzejua (Erriberriko merindadea). 32 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Aipagarriak dira XII. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde eliza erromanikoa (XVI. mendean eraberritua) eta bertan ageri diren pintura gotikoak, eta Santsoain errekaren gaineko XII. mendeko zubi erromanikoa.