Olano, Valentin
Arabar jatorriko gipuzkoar politikaria (Azkoitia, 1808 - Albiztur, 1851). Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan. Historia eta Erretorikako irakaslea izan zen Gasteizko Unibertsitatean. Alderdi Konstituzionaleko kidea izan zen, eta Karlistadaren ondoren diputatu hautatu zuten Madrilgo Gorteetan (1839). Hizlari ospetsua izan zen eta foruen alde gogor jardun zuen. Karguak izan zituen Arabako Aldundian, eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi izan zen, lau aldiz (1834, 1844, 1846, 1849).