Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olano Galarraga, Miguel Angel

Gipuzkoar misiolari kaputxinoa, Anizeto eta Dionisio Olanoren anaia (Altzo, 1891 - Manila, 1970). 1915. urtean egin zen apaiz eta urtebete geroago Guam-eko uhartera (Mikronesia) joan zen misiolari. 1934. urtean uharte hartako bikario apostoliko izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian atxilo hartu zuten eta Japoniara bidali zuten beste lagunekin batera. Indiako iparraldeko misioetan lan egin ondoren Australiara jo zuen eta handik Manilara. 1960. urtean Donostiara itzuli zen eta hamar urte eman zituen Gipuzkoako hiriburuan, Guameko apezpiku berriak dei egin zion arte. Guamera itzuli zen eta han hil zen.