Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olañeta, Pedro Antonio

Bizkaitar militarra (?, 1770 inguruan - Tumusla, Bolivia, 1825). Jeneral izendatu zuten Peruko Independentzia Gerran. Independentziaren kontrako sutsua izan zen. La Serna Peruko erregeordearen kontra agertu zen, eta bere burua izendatu zuen erregeorde. Ayacuchon garaitua izan zen, eta kapitulazioari uko eginez, borrokan jarraitu zuen, harik eta Tumuslako guduan hil zuten arte.