Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olano Galarraga, Dionisio

Gipuzkoar idazlea, Anizeto Olanoren anaia (Altzo, 1894 - Lekaroz, Baztan, 1964). Kaputxinoa. Altsasun, Hondarribian eta Iruñean eliz ikasketak egin ondoren, 1917an, apaiz egin zen. Filosofiako irakaslea izan zen Lekarozko ikastetxean. Zeruko Argia, RIEV, Irugarrengo Prantsiskotarra, Verdad y Caridad eta Erromako Tertius Ordo aldizkarietan eman zituen argitara olerki aipagarrienak. Olanoren obra nagusia, Estudios sobre el euskera hablado, 1961ean argitaratu zuen. Olanorenak dira, halaber: Erriarentzako Liturgia, Corpus Christi edo Aldareko Sakramentu Santuaren jai-eguna (1931), Prantzisko Santuaren Irugarren Ordenako Ikasbidea (1929).