O’Higgins, Bernardo
Txileko militar eta politikaria (Chillan, 1776 - Lima, 1842). Txileren burujabetasunaren aldeko borrokalari garrantzizkoenetako bat izan zen. 1811n diputatu aukeratu zuten, eta bertan Txileren burujabetasunaren alde agertu zen. Gobernu indartsua osatu zuen, eta gogortasun handia erakutsi zuen bai gudarostean, bai biztanleen artean. 1818an Txileren burujabetasuna aldarrikatu zuen baina 1823an aginpidea utzi behar izan zuen.