Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Connor, Flannery

Estatu Batuetako idazlea (Savannhah, Georgia, 1925 - Milledgeville, Georgia, 1964). Bere lanetan kritika eta umorea eta bizitzaren alde iluna agertzen ditu. Idatzi gehienak Estatu Batuetako hegoaldeko nekazari girokoak dira, eta giza alienazioa dute gai nagusietako bat. Haren lan aipagarrienak: Wise Blood (1952), A Good Man is Hard to Find (1955), Everything that Rises must Converge (1965).