Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Henry

(Jaiotza izenez, William Sydney Porter). Estatu Batuetako idazlea (Greensboro, Ipar Carolina, 1862 - New York, 1910). 1894tik 1895 arte The Rolling Stone astekariaren zuzendaria izan zen. Banku batean lan egiten zuen, eta 1896an, dirua lapurtu omen zuela eta, Hondurasa ihes egin behar izan zuen. Texasa itzuli zenean espetxera sartu zuten (1897-1901). Haren lanak ironikoak ziren eta ezusteko amaiera izan ohi zuten. Lan aipagarrienak: Cabbages and Kings (1904), The Four Million (1906), The Trimmed Lamp (1907), The Voice of the City (1908).