O’Flaherty, Liam
Irlandar idazlea (Aran uharteak, 1896 - Dublin, 1984). Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen ingeles gudarostean. Hara-hona ibili zen Estatu Batuetan, Hego Ameriketan eta Kanadan, eta lanbide askotan jardun zuen. Irlandara itzuli zen eta hango gerra zibilean errepublikarren alde borrokatu zen. Errealismoa du bere idazlanen ezaugarri nagusia. Irlandarren ausardia eta ahalegina goraipatu zuen eta liburu askotan Irlandaren historiako gertakizunak hartu zituen oinarritzat. Eleberriak idatzi zituen gehienbat. Idazlan nagusiak: Thy Neighbour’s Wife (1923, Lagun hurkoaren emaztea); The Black Soul (1924, Arima beltza); The Informer (1925, Salataria; eleberri honetan oinarriturik John Fordek izen bereko filma egin zuen 1935ean); Mr. Gilhooley (1926); The Assassin (1928, Hitzailea); Skerrett (1932); Shame the Devil (1934, Lotsarazi deabrua), autobiografia; Famine (1937, Gosetea); Short Stories (1937-1956, Istorio laburrak), ipuin bilduma; Insurrection (1950, Matxinada).