O’Donnell y Joris, Leopoldo (Luzenako kondea eta Tetuango dukea)
Espainiar jeneral eta politikaria (Santa Cruz Tenerifekoa, 1809 - Miarritze, 1867). Lehenengo Karlistadan parte hartu zuen liberalen aldean, eta 1841ean Esparteroren kontrako matxinadan. Matxinada indarrik gabe geratu zenean ihes egin zuen atzerrira, baina 1843ean Espartero aginpidetik kendu zuen beste matxinada batean zerikusia izan zuen. 1854an gobernu liberal bat eratu zen Espartero buru zuena eta O’Donnell gobernu hartako Gerrako ministro izendatu zuen. 1856an, ordea, O’Donnellek, kontserbadoreen laguntzarekin, gobernutik kanpo utzi zituen liberalak. Hala ere, ez zuen luze iraun aginpidean, Elisabet II.a erreginak Narváez jarri baitzuen O’Donnellen lekuan. 1858-63 bitartean berriro izan zuen aginpidea bere esku; bitarte horretan diktadura bidez agindu zuen. 1865ean aginpidea bereganatu zuen, hirugarren aldiz. Hurrengo urtean karguari uko egin zion erreginarekin zituen gorabehera batzuen ondorioz, eta atzerrira alde egin zuen.
- O’Brien, William
- O’Casey, Sean
- O’Connell, Daniel
- O’Connor, Feargus Edward
- O’Connor, Flannery
- O’Donnell y Joris, Leopoldo (Luzenako kondea eta Tetuango dukea)
- O’Flaherty, Liam
- O’Hara, John Henry
- O’Henry
- O’Higgins, Bernardo
- O’Kelly, Sean Thomas