O’Connor, Feargus Edward
Irlandar politikaria (Country Cork, 1794 - Londres, 1855). Biztanle guztiek botoa emateko eskubidea izatearen alde agertu zen. 1832an parlamentuan sartu zen Daniel O‘Connell-en alderdiaren eskutik, baina geroago haren ideia moderatuen kontra agertu zen. 1837an Norhern Star egunkaria sortu zuen. 1846tik aurrera etxalde handiak laborarien artean banatzearen aldeko izan zen. Ez zuen bere helburuak betetzerik lortu eta burua galdu zuen.