neotenia
iz. Biol. Animalia heldu baten gorputzak, edo gorputzeko organoren batek, gaztaroan zuen forma berean iraute. Neotenia ingurunearen eraginez sortzen denean behin-behinekoa izaten da, eta enbrioia behar baino geroago garatzea du ezaugarri; arrazoiak genetikoak direnean, berriz, behin betikoa da, eta animaliak larba aldian egiten du bizitza osoa.