Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neper, John

Eskoziar matematikaria (Merchiston, 1550 - Merchiston, 1617). Logaritmo kontzeptua sortu zuen zenbakien kalkulua errazteko. Logarithmorum canonis descriptio lana idatzi zuen 1614an.  v  Neper-en logaritmoa. Oinarria e zenbakia duen logaritmoa. Logaritmo natural ere deitzen zaio. Adierazteko loge idazkera zein ln erabil daiteke; bigarrena erabiltzen da maizenik.