NEP
(Errus. Novaia Ekonomitxeskaia Politika. Eusk. «Ekonomia Politika Berria»). SESBean 1921. urtean Lenin-ek ezarri zuen ekonomia politika. Ekimen pribatuak bultzatzen zituen, batez ere nekazaritzan, barruko merkataritzan eta enpresa txikietan. Politika honek Sobietar Batasuneko ekonomia hobetu bazuen ere eztabaida handia sortu zuen Alderdi Komunistan. 1927 arte egon zen indarrean, Lenin hil ondoren Stalin aginpidera iritsi eta ekonomia berriz ere kolektibizatu zuen arte.