neokapitalismo
iz. Ekon. Bigarren Mundu Gerraz geroztik herrialde garatuenetan (Estatu Batuetan, Japonian eta Alemanian batez ere) kapitalismoak izan duen joera. Hiru ezaugarri nagusi ditu neokapitalismoak: aurrerapen teknologikoak eta hauek behar dituzten etengabeko inbertsioak, enpresa multinazionalen sorrera eta estatuak ekonomian izan duen gero eta esku hartze handiagoa. ik. kapitalismo.