Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neognato

izond. Zool. Neorniteen azpiklaseko hegazti batzuez esaten da. Neognato mota asko desagertua dago gaur. Hego sendoak dituzte azpiordena horretako hegazti gehienek, eta mota batek ere ez ditu igerirako egokituak. Badira hala ere hegan egiteko gai ez direnak. 26 ordena biltzen dira neognatoen artean; ezagunenak, besteak beste, paseriformeak, kukuliformeak, galiformeak eta anseriformeak dira.