Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neoi

iz. Kim. Gas nobleen saileko gai bakuna (Ne; at.-z. 10; at.-m. 20,179). Ramsay-ek eta Travers-ek aurkitu zuten beste gas nobleekin batera 1898an. Gas geldoa da, eta ez du gai kimiko konposaturik eratzen. Hala ere baditu ioi batzuk. Kolorekik, usainik eta zaporerik ez du. Eguratseko airean 1/80.000ko proportzioan dago (% 0,0012ko kontzentrazioa), eta hortik lortzen da isurkari egoeran. -245,9 °C-tan bihurtzen da isurkari. Neoia dagoen hodi batean deskarga elektrikoak sortzen badira, gasak kolore gorri laranja oso biziak ematen ditu; hori dela eta oso erabilia da iragarki argidunetan; gainera, kolorea alda daiteke hodian beira mota desberdina erabiliz edo beste gas batzuk (argoia edo helioa) nahasiz. Hodi fluoreszenteetan, katodo hotzeko gas diodoetan, laserretan, tresna elektronikoetan ere erabiltzen da.