Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neokolonialismo

iz. Bigarren Mundu Gerraz geroztik burujabetasun politikoa lortu duten baina herrialde ez-garatuek jasaten duten kolonialismo mota. Herrialde garatuen aldeko truke ezberdina eta mendekotasun teknologikoa dira neokolonialismoaren ezaugarriak. Egoera horrek kolonia izandako herrien merkataritzan balantza negatibo etengabea sortarazten du.