Néel, Louis Eugène Félix
Fisikari frantsesa (Lyon, 1904). Estrasburgoko eta Grenobleko unibertsitateetako irakaslea izan da. Gorputz solidoen tasun magnetikoei buruzko ikerketak egin zituen. Haren lanei esker ferrita sintetikoak lortu dira, eta lurraren eremu magnetikoak iraganean izan dituen aldaketen ezagutza bideratu da. 1970eko Fisikako Nobel saria irabazi zuen H. Alfvén-ekin batera.
- nebulosa
- Neckar
- Necker, Jacques
- Nederland
- Neefe, Christian Gottlob
- Néel, Louis Eugène Félix
- neerlandera
- Nefertiti
- nefridio
- nefritiko
- nefritis