nefridio
iz. Biol. Animalia ornogabe batzuek (platelminto, anelido, muskuilu eta beste animalia batzuek) izaten duten hodi formako organoa, giltzurrunen modura iraiz eginkizunak dituena. Nefridioaren punta bat kanpoaldera irekia izaten da eta bestea itxia, edo zelomara irekia. Nefridioaren bidez gorputz barnetik jasotzen den ura eta gai katabolikoak kanporatzen dira.