Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nebulosa

iz. Astr. Izarren hautsez eta gasez osaturiko lainoa. Nebulosek itxura irregularra izaten dute eta izar baten edo gehiagoren inguruan egoten dira askotan. Bi nebulosa mota bereizten dira: nebulosa lausoak eta planeta nebulosak. Lehendabizikoak ere bitan bereizten dira, nebulosa distiratzaileak, espektroan marra distiratzaileak dituztenak eta nebulosa ilunak, espektroan marrarik ez dutenak. Distiratzaileek gertu dituzten izarren argia jasotzen dute; besteek berriz argia igortzen dute, hurbileko izarren irradek nebulosa horien materia kitzikatzen dutenean, edo hurbileko izarren argia islaten dutenean. Planeta nebulosek berriz forma edo itxura jakina dute, eliptikoa maizenik, eta teleskopioz ikusiz gero planetak dirudite; materia kanpoaldera jaurtiz bilakatu diren izarrak direla uste da.