Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nefertiti

Egiptoko erregina (K.a. XIV. mendea). Bere senar Akhenaton-en erlijiozko iraultzaren aldeko sutsua izan bide zen. Sei alaba izan zituen eta Tutankhamon-en amaginarreba izan zen; Akhenatonek Amon jainkoaren gurtzaren ordez Aton-ena ezarri zuen, eta monoteismoari bidea zabaldu zion. Erregealdiko hamabigarren urtean senarrarengandik banandu bazen ere, Akhenaton hil zenean Aton-en gurtzari eutsi zion. Nefertitiren irudia guztiz ezaguna da Tell al Amarnan aurkituriko eskulturengatik: zur polikromatua (Berlingo Museo Egiptoarra), kuartzita zurigorria (Kairoko Museoa).