Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nefritis

iz. Med. Giltzurruneko hantura, kronikoa ala larria izan daitekeena. Larria denean giltzurruna bigundu egiten da eta zornea isurtzen du; gernuarekin batera bakterioak edo beste gai kaltegarri batzuk isurtzen dira, eta odola ere agertzen da gernuan. Nefritis larriaren ondorioz bizkarrean eta giltzurrunetan min handia izaten da, gernua isurtzean batez ere.