Nebrija, Elio Antonio de
Espainiar humanista eta gramatikaria (Lebrija, 1444 - Alcala de Henares, 1522). Sorterriaren izena hartu zuen bere familiako deituraren ordez (Martinez de Cala e Hinojosa). Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak, eta ondoren Salamancako unibertsitatean eta Alcala de Henaresekoan irakaslea izan zen. XV. mendearen amaieran berak sartu zituen Espainian Italiako Errenazimentuaren ideiak; espainiar humanistetan garrantzizkoena izan zen. Nebrijak idatzitako Gramática castellana (1492) hizkuntza erromantze baten lehendabiziko azterketa gramatikala da. Halaber Alcala-ko Biblia poliglota-ren idazketan esku hartu zuen. Bestalde, kulturaren alor asko landu zituen: latinaren gramatika, pedagogia, idazle klasikoei buruzko iruzkinak, historia eta arkeologia lanak, etab. Horietako batzuk: Introductiones latinæ (1481), Cosmographia (1489), Vocabulario latino-español (1492), Reglas de ortografía castellana (1517).
- Neagh
- Neanderthal
- Nearko
- neba
- Nebraska
- Nebrija, Elio Antonio de
- Nebukadrezar
- nebulosa
- Neckar
- Necker, Jacques
- Nederland