Neanderthal
Alemaniako harana, Düsseldorf-etik hurbil. v Neanderthal gizakia. Azken glaziazioan (Würm, orain dela 30.000-70.000 urte inguru) bizi izan zen gizona (Homo neanderthalensis). 1856. urtean aurkitu ziren gizaki mota honen lehenengo aztarnak Alemaniako Neanderthal haranean. Harrezkero Europa osoan eta Ekialde Hurbilean ere aurkitu dira haren aztarnak. Horiei esker Neanderthal gizakiaren fisionomiari eta ohiturei buruzko informazioa bildu ahal izan da. Burua handia eta luzea zuen eta burmuina gaur egungo gizonarena baino handiagoa. Masailezurra ere handia zuen, kokotsik gabea. Txikia eta sendoa zen. Neanderthal gizakiak hildakoak lurperatzen zituen, bakarka edo multzoka, eta hura izan zen hilobiak egin zituen lehen gizakia.