Morelon, Daniel
Frantses txirrindularia (Bourg-en-Bresse, 1944). Esprinter handia izan da, lasaia eta zuhurra. 1964ko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen lastertasun frogetan; Mexikoko jokoetan, 1968an, urrezko domina eta Munichekoetan ere, 1972an, urrezkoa. 1976an Montréal-en txapeldunorde izan zen, Anton Tkac txekiarraren atzetik. 1966-1975 urteen bitartean munduko txapeldun izan zen. Pierre Trentin-ekin batera 1968ko Olinpiar Jokoetan txapeldun izan zen tandem sailean, 1969an munduko txapeldun, eta hirugarren 1971ko munduko txapelketetan. Frantses pistako korrikalarien entrenatzaile izan da, eta bere zuzendaritzapean frantses taldeak urrezko lau domina eta zilarrezko bi lortu zituen Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996).